XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BELARRIAK / ENTZUMENA

Entzun belarriekin entzuten dugu.

Entzumena belarriai zor diegu.

Belarriak buruaren bi aldamentan ditugu, eta miñik artu ez dezaten, loki-ezur barnean ongi zainduta dagoz.

Entzun nola egiten dugu?.

Ttunttunak soiñua jotzeko larru bat dauka.

Gure belarriak ere barruan larru antzeko tinpan bat dute.

Txistulariak ttunttunaren larrua txirikilaz astintzen duan bezela, soiñuaren dardarak ere gure belarri barneko tinpan ori dardaraz jartzen dute.

Gero tinpan`aren dardarak belarri barneraiño sartzen dira, eta an, belarri barne-barnean, soiñua jotzen dute.

Baiñan soiñua nola jotzen?.

Guk, belarri barnean pianu antzeko gauza bat dugu.

Biribilla dalako barekurlo izena eman diogu.

Pianu au oso txiki-txikia da: 30 milimetro besterik ez ditu.

Baiña bai dala arrigarria!!!.

Gure etxeetako pianuak 85 tekla izaten dituzte, baiña gure barekurlo onek 10.500 teklatik gora ditu.

Onela bada, tinpan`aren dardarak, belarri barneraiño sartzen dira, eta barekurloaren teklak joaz, guk entzun egiten dugu.

TINPAN`A.